Joanesek igor zitzan Jesusgana, zioela: Hi aiz ethorteko zen hura, ala berze baten begira gaude?
20 Eta ethorririk harengana gizon hek erran zezaten: Joanes Baptistak igorri giaitik hiregana, dioela: Hi aiz ethorteko zena, ala berze baten begira gaude?
21 Eta ordu berean anhitz senda zezan eritasunetarik, eta plagetarik, eta spiritu gaixtoetarik eta anhitz itsuri ikhustea eman ziezén.
22 Gero ihardesten zuela Jesusek erran ziezén: Joanik konta ietzozue Joanesi ikhusi eta enzun dituzuen gauzák, ezen itsuék ikhustea dutela rezebitzen, mainguak diradela ebilten, sorhaióak diradela xahutzen gorrék dutela enzuten, hilak diradela resuszitatzen, paubrei zaiela Ebanjelioa predikatzen.
23 Eta dohatsu da skandalizaturen eztena nitan.
24 Eta partitu ziradenean Joanesen mandatariak, has zekión Joanesez populuari erraiten: Zeren ikhustera ilkhi izan zarete desertura? Kanabera haizeaz erabilten den baten?
25 Baina zeren ikhustera ilkhi izan zarete? gizon abillamendu preziosoz beztitu baten? Huná, abillamendu preziosoetan, eta delizioetan diradenak, regen palazioetan dirade.
26 Baina zeren ikhustera ilkhi izan zarete? Profeta baten? Bai, diotsuet, eta Profeta bainoagoaren.
27 Haur da zeinez skribatua baita: Huná, nik igorten diat neure mandataria hire begitharte aitzinean, zeinek hire bidea aphainduren baitu