erraiten zutén:
42 Berzeak enparatu ditu, bere burua ezin enpara diro. Baldin Israeleko Rege bada, jauts bedi orain krutzetik, eta sinhetsiren dugu hori.
43 Fida da Jainkoa baithan, enpara beza orain, baldin haren gogarako bada, ezen erran du: Jainkoaren Semea naiz.
44 Hura bera, harekin kruzifikatu ziraden gaixtaginek ere reprotxatzen zeraukaten.
45 Baina sei orenetarik bedratzi orenetarano lur guziaren gainean ilhunbe egin zedin.
46 Eta bedratzi orenen inguruan oihuz jar zedin Jesus ozengi, zioela: Eli, Eli, lama sabaktani? Erran nahi baita: Ene Jainkoa, Ene Jainkoa, zeren abandonatu nauk?
47 Eta han present ziradenetarik batzuk hori enzunik, zioiten: Elias deitzen du hunek.
48 Eta bertan laster eginik hetarik batek, eta sponjia bat harturik binagrez betherik, eta ezarririk kanabera baten inguruan, edatera eman ziezón.
49 Eta berzék erraiten zuten: Utzak, dakusagun, eia ethorriren denez Elias horren enparatzera.
50 Eta orduan Jesusek berriz ozengi oihu eginik, spiritua renda zezan.
51 Eta huná, tenpleko belá erdira zedin bi zathitara, garaitik behererano, eta lurra ikhara zedin, eta harriak, erdira zitezen.
52 Eta monumentak ireki zitezen, eta anhitz Saindu lo zeunzanen gorputzak jaiki zitezen.