Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/98

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1164v>


Arereanik aterazu

il baten kalaberea;

espilu artan mira zatez,

neskame engañadea;

agan kontenpla badezazu

gogoaz biotzerean,

urteten prokuraduko dozu

zaozen kostunbrerean.

Nik, barriz, erreguketan dizut

kunplietan dan gauzea:

nigana gia eztezazula

sekula zeure barkea;

ene plazaan ze efinzu

zeure gorputzez tendea,

zegaiti ez dot nik erosiko

an jarri didin frutea.

Konkluitzen dot oneinbategaz,

salba prolixidadea;

nik uste baño luze izan da

kartako parabolea.

Bakit jarriko zareana

nigana enojadea;

nik aregaiti ez nei emun

txoritxo baten lumea.

Zeurorrek emun dozun gero

kausa originalea,

remediotzat ar ezazu

zeurorrek sufrietea.

Aserraturik egon arren,

ez dot itsiko polsea;

lau dukat bidalketan dizut,

moneda alegerea;

estal ezazu oriegaz

zeure nezesidadea.

On zara, eze ezta faltako

zeruko ruziadea.

Fin