Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/95

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1159v>


B5 Sentidu baga kastatzen da…


[…]

Sentidu baga kastatzen da

andiro aziendea;

galzaiten dogu kreditoa,

joia inestimablea.

Egiten dogu delito bat

guztiz intolerablea,

andiro ofendietan dogu

guztioen Kriadorea.

Onegaz enojaetan dogu

guk Aren Magestadea,

alborotadu daroagu

birtuosooen bakea;

alteradurik jasarten da

pueblo popularea.

Guk, barriz, irabazten dogu

infamearen nonbrea,

zeina dan gizon gaztearenzat

asa dakarren sardea.

Zuk eta zure lakook, barriz,

finik eztaben penea,

sobrenonbre bat generala:

libidinosen limea.

Martingalako primeaen barri

zuk niri itaunketea

utra da neskak egiteko

pregunta lotsabagea.

Badanik bere, dozuna legez

aragi gaxto gosea,

estilo onzat artu dozu

erro bakotx bat jaiztea.

Ai, arren, bada, gal dakizula

ortu artako frutea,

ilinti gatxek poda dezala

an jaiaiten dan borrea.

Astean bein balezarzue

auts otza ta brasea,

agaz osatu lekidizu

matadurako frezea.