Orrialde:Kapanaga.djvu/87

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<73>


R: Bederatzigaiti, leen esan direanagaiti.

P: Zazpi pekatuai zegaiti dei egiten jate beste guztien buruak, eta prinzipioak?

R: Zerren direan beste pekatu askoen buruak eta prinzipioak.

P: Soberbiako, eta abariziako pekatu guztiak dira mortalak?

R: Ez guztiak, ezpada direanak Jaungoikoen, eta proximoen karidaden kontra.

P: Eta karidadeen kontra nox dira.

R: Ausiten danean Jaungoikoen edo Elexa Santeen mandamenturen bat.

P: Zer da soberbia?

R: Besteak baño geiago izaite gura bat.

P: Zer da umildadea?

R: Borondate, eta inklinaziño bat, zegaz daukan bere burua besteena baño gitxiagotzat.