Orri hau berrikusi gabe dago
<62>
R: Emaiten deuskula grazia eta indarra, zegaz konfeseetan dogun fede kristiñauena.
Penitenzien ganean.
P: Zer da penitenzia?
R: Medezina espiritual bat, bateatu ezkero egiten direan pekatuena.
P: Ze ondasun emaiten deusku?
R: Grazia, zeinekin parkaetan jakuzan kulpa igaroak, eta goardetan gaituzan etorkizunetarean.
P: Zeinbat parte ditu?
R: Kontriziñoa, konfesiñoa, eta satisfaziñoa.
P: Zer da kontriziñoa?
R: Damu bat, damu guztien ganekoa Jaungoikoa ofendidu dogulako, konfeseetako eta emendeetako proposituagaz.
P: Ondo da infernuko bildurra edugitea?