Orri hau berrikusi gabe dago
<35>
P: Zegati irakatsi euskun Jaunak aita deiegiten?
R: Eskatu gakiotzan semeen amudioagaz.
P: Zelan gara semeak?
R: Beraganik artu gendualako izaitea eta grazia.
P: Zegati diñogu “gurea”?
R: Zerren anaxe onak legez eskatu gaitezan guztiok guztiendako.
P: Patornosterra esaten dozunean nogaz berba egiten duzu?
R: Jaungoiko omnipotente geure aitagaz.
P: Nun dago Jaungoiko gure aitea?
R: Leku gustietan, izaiteagaz, egoteagaz, eta podereagaz.
P: Zegati, bada, esaten dozu dagoala zeruetan?
R: Zerren aetan agertuten dan, eta erakusten dan klaru, bera dana legez.
P: Zeinbat petiziño daukaz Paternosterrak?