Orrialde:Kapanaga.djvu/130

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<116>

egin eban zerua guretako, eta eginik guri ain ondasun eta obra andiak, oneen orde ofendidu dogun ainbat bider, barriro kurutzean ifinten dogula, geure partez dan guztiagaz.

Gero igaroko dau bere gogo eta memoriati pekatu mortal txeeneen grabedadea eta pisua, dala ain andia, zeinda onen pagua egiteko bear izan zan Kristo gure jaun eta Jaungoikoen odola, nik merezietan nebala onengati sekulako tormentuak infernuan, eta galdu Jaungoikoa ekustea sekulako. Ikusiko dot, ostera, onetan artuten eban borondateen laburtasuna, aen torpezea, zitaldasuna, frutu gitxi eta dañu andia, neure arimen peliburuen andia, artu izan banindu eriotzeak pekatu onetan, egon bear nebana infernuan,