artetik, eta habarrotsetarik erretiratu.
Erretiramendua onhetsi behar da segurantzarekiñ kanpoan agertzeko. Ixillik egoten ez dakienak beldurrekiñ behar du mintzatu. Zerbitzatzen ez dakienarentzat hirrisku da buruzagi izatea; obeditzen dakienak ungi manatzen du.
3. Ez da bozkario egiazkorik konzienzia onaren soseguan baizen.
Halere sainduen segurantza bethiere juntatua izatu da Jainkoaren beldurtasunarekiñ, eta zenbat baitziren ere grazian, eta berthutean altxatuak, bethi humill izatu dire, eta ikharan egotu dire. Kontrarat gaixtagiñen seguratasuna heldu da hekien orgilleriatik eta burupetik, eta azkenean baliatzen da hekien enganatzeko eta galtzeko.
Eztzazula burura segurean konda mundu huntan zareiño, komentuan edo desertuan sainduki bizi baziñe ere.
4. Maiz konzienzia sobrak etxatu ditu hirriskurik handienetarat munduak gehienik estimatzen zituenak. Hargatik da on haiñitzentzat tentazionetarik osoki libro ez izatea, aitzitik hetaz husu penatuak izatea; beldurrez segurantza sobrak eroraraz detzan orgilleriarat, eta libertate sobrarekiñ ibil daitezen konsolazione humanoen ondoan.
Oi ala gure konzienzia garbia bailiteke