Orrialde:Chourio 1760.djvu/288

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Ez ene adiskiden nonbreak, ez ene beiratzailleen indarrak eziñ lagunduko nau; zuhurrenek ere eziñ emanen dautet konseillu probetxosik; eziñ kausituko dut konsolazionerik, gizon jakiñsunen liburutan, ez laguntzarik aberastasunetan, ez segurantzarik lekhu batetan ere zeroni ezpazare adiskidea, ene laguntzaillea, habea, sustengatzaillea, irakatsaillea, ene argitzaillea, ene aberasteko tresora, eta ene segurean emateko ihes lekhua.

4. Iduriz gure bakekotz, eta zorionekotz diren gauzak eztire deus zu gabe, eta eztire baliatzen garabik gure dohatsutasunekotz.

Zure baithan da beraz ontasun guzien gaindidura, bizitzearen gozoa, zuhurziazko tulunbioa; eta zure zerbitzariek zure baithan duten esparantzak egiten du hekieñ konsoalzionea, eta indarra.

Zureganat daduzkat ene begiak altxatuak, o ene Jainkoa, zure baithan da ene esparantza, gureganik igurikitzen tut guziak, o miserikordien aita.

Benedika nazazu, santifika nazazu, ene baitharat isur atzu zure zeruko benedikzioneak, egizu ene arimaz tenplu saindu bat, eta zure loriaren tronua, eta ezpedi kausi tenplu hartan deus ere zure Jainkozko maiestatea ofensa dezakenik.