Orrialde:Chourio 1760.djvu/27

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


baiñan gaitzago da oraiño nork bere nahiari ukho egitea.

Ordean gauzarik, xumeenetan ez baduzu zeure burua garaitzen, nola bada, garaituko duzu handienetan?

Hastetik kontresta egiozu zure bihotzeko jaidurari, eta pendura gaixtoari, etzazula entzun zure hazdurak erraten darozuna: beldurrez egunetik egunera gaiztasunak handi daitezen, eta egiñ dakizun eziñ garaituzko traba.

Zuk baziñaki zer bake zinduke zerorrek, eta zer bozkario bertzeek, zure egiñbidean arabera arabera bizi baziñe, artha gehiago zinduke bertutean aitziña goateko.


XII. KAPITULUA


Zeiñ progotxos den sofritzea.


1. On da batzuetan guretzat penak eta trebesiak izatea, zeren hek gure baitan sararazten baikaituzte bizi garela, eta ez dugula eman behar gure esparanza munduko gauzetan.

On da noizik behiñ kausi deitezen gure kontrestatzailleak, eta gutaz opinione gaixtoa dutenak, gure akzioneak, eta xedeak onak izan arren. Gauza hori maiz baliatzen da banagloriatik gure beiratzeko eta humiltasunean finkatzeko.