Zerbait gehiago naizela uste badut, altxatuko zare ene orgilleriaren kontra, eta ene hobenek egiñen dute ene kontra lekhukotasun bat zeiñari eziñ deusik ihardetsiko baitiot.
Baiñan ene burua mezprezatzen badut; ezeztatzen banaiz; eta fama bano guziei ihes egiñik ene herrautserat bihurtzen banaiz; orduan zure grazia alde izanen dut, eta zure graziak ene bihotzean distiatuko du.
Eta ene ezteustasunaren tulunbioak iraungituko ditu bethikotz ene amudio, eta estimu prpioaren iñhar guziak.
Estatu hartan erakuxten darotazu zer naizen, eta zer billhakatu naizen. Zeren eta ezpainaiz egiazki deus, eta hori ez nakien.
Neureganat uzten nauzunean ez naiz flakeziarik baizen; baiñan zure begitartea eneganat itzultzen duzun bezaiñ sarri bethetzen naiz indarrez, eta bozkarioz.
Oi gauza miragarria horla betan altxatzen bainauzu, eta haiñ samurki besarkatzen, ni zeiña ene pisutasun propioak ezdeusera bainarama.
2. Horra zer egiten duen zure amudioak, nik merezi gabe hasten da ontasunez ene bethetzen; laguntzen nau ene beharretan, beiratzen nau hirriskurik handienetan, eta atheratzen nau milla gaitz suerteen artetik.
Ene burua galdu dut sobera maitatuz;