Orrialde:Betolaza fs.djvu/3

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


PRINCIPIO DE LA DOCTRINA CHRISTIANA EN ROMANCE Y BASQUENCE

Kristiñau fiel gustia dago asko obligadurik euten debozinoea biotz gustirik Kristoen Krutze Santeagaz dalako geure argia, gure izan ebelako atan il gu redimietarren gure pekatuen kaptiberiorik eta arerio deungeaganik. Onegaiti bear dozu sarri ziginatu, eta santiguatu egiten dozula iru krutze. Lelengoa bekokian, Jaungoikoak libradu gagizan pensamentu deungetarik. Bigarrena agoan, Jaungoikoak libradu gagizan berba deungetarik. Irugarrena bularretan, Jaungoikoak libradu gagizan obra eta deseo deungetarik, esaten dogula alan: «Krutze Santearen señaleagaiti geure arerioetarik libradu gagizuz, Jauna. Geure Jaungoikoa, Aiten da Semen, da Espiritu Santuen izenean. Amen Jesus.»