<27r>
aurkendu baninza Jesu Kristoren jaiotzean edo erregek adoratu zutenean edo berze gauzak egin zituenean. Klaro dago eze edozeñek erranen duela joanen zela gogotik munduaren salbazallearen ikustera, adoratzera eta alabatzera eta graziak ematera anbat guregatik egin duen ondasunengatik, eta deseoreki zerbitzatzeko eta agradatzeko nai luen gauzetan eta aprobetxatzeko ain okasio onas eskatzen liola ondasun auniz eta andiak ala arimarendako nola gorputzarendako. Ala, bada, joan bear dut meza enzutera deseoreki ikusteko munduaren salbazallea arimaren begies sakramentu sanduan fedearen medios zinestatzen dudala aldareko sakramentu sanduan dagola Jesu Kristo, au da, Jesu Kristo ikustea fedeas den bezanbates. Eta joan bear dut deseoreki jaun au adoratzeko, alabatu eta graziak emateko, eta deseoreki eta propositureki zerbitzatzeko eta agradatzeko