<126r>
gure amoreakatik eta guri ondasun egiteagatik miserikordias eta ondasunes beterik. Eta deseoareki eta podoreareki berareki munduan ibildu zenean idukitu zuenareki, guri geuren bekatuak barkatzeko andiak eta auniz izanagatik, ezpailuke alabatuko eta adoratuko eta graziak emanen Jaun ain onari egiten dizkigun ondasun eta mertxedengatik, eta ezpailuke sartu nai bere biotzean eta oneritzi bere entraña guzies eta zerbitzatu nai luen gauza guzietan, zein lizate atrako bailizate mezatik an ofrezitzen den sakrifizioa ofratu bage. Alas eta, artara, datorrenean zerutik aldarera, ofrezi drazoten bere aita eternoari bere merexitu zizkigun obra eta ondasun guzieki. Eta aren medios, otoitz egin drazogun barka drazkigun geuren bekatu guziak eta sokorra gaitzan geuren nezesidade guzietan erremediatzen gaituela guzietatik eta dizkigun geuren arimen salbatzeko