Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/256

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<124v>

belauriko, zeren orduan aingeru sandueki batean bear du meza enzuten duenak konfesatu eta alabatu Trinitate sandua erraten duela “Sandua, sandua, sandua, zarade, jauna. Aita, Semea eta Espiritu Sandua”. Sandua izateas anbat preziatzen da Jaungoikoa. Eta, ala, gogotik eta plazer arzen dugula geuren baitan erran bear ditugu itz oek: “Eta bedeikatua da Jaunaren izenean datorrena”. Eta etxeden onla munduaren salbazallearen eta zeruko errege eta jaunaren etorzeari aldarera, ofrezitzeko sakrifizioan bere aita eternoari. Bada, gauza oek arrazio da egin ditezen belauriko daudela. Eta, ala, onla egon bear da ariketa meza erraten duenak Jesu Kristoren gorputza eta odola errezebitu arteraino. Gero dagoke jarririk, ariketa azkeneko orazioak erran arteraino. Zeren oek bear dirade enzun belauriko, lenbiziko orazioak bezala. An erran den denboras landara, bedeizio meza erraten duenak azkenean