<87r>
altxatzen duenean ostia konsagratua eta kaliza, meza enzuten duenak bear du oroitu eta konsideratu nola Jesu Kristo, ostia artan eta kalizan dagona, Orzillare Sanduan oñetan eta eskuetan gurutzean itzees josi eta altxatu zuten gora Kalbarioko oianean, non ixuri baitzuen bere odola gure salbatzeagatik. Onezas oroiturik bear du Jaun au adoratu eta obratan ezarri fedea, esperanza eta karidadea. Baia au egin dedin bear den bezala, bear da jakin eze egiten dutela gaizki sazerdoteak arzen duen bezala ostia konsagratzeko eta, bereala, eskuak altxatzen dituztenek gora eta asitzen dirade eskues bularretan golpeak ematen irudirik an dagola Jesu Kristo. Eztituzte gauza oek egin bear ain fite. Eta arrazioa da zeren ostia, ariketa sazerdoteak akabatu arteraño konsagrazioko itzak, da ogia; eta kalizan dagona ardoa. Eta eztirade adoratu bear, baia meza erraten duenak akabatzen