<73v>
gorputza eta aren odol sandua: “Nik, neure partetik, areki batean ofrezitzen drauzut merexitu dizkigun ondasun guzieki, konfesatzen dudala zu zaradela Jaungoiko berdaderoa, guzien Jauna, eta guziei ondasun egillea. Lenbizikorik ofrezitzen drauzut zuri kontentu emateagatik eta, gero, graziak emateagatik Jesu Kristori egin dizkiozun mertxedengatik eta orai zeruan egiten dizkiozunengatik, eta zeren gure amoreagatik igorri baitzinduen mundura gizon egin zedin. Graziak ematen drauzkizut aren gizon egiteagatik eta jaiotzeagatik birjina Mariaren baitarik, bere bizian egin zituen ondasunengatik, zeren ordenatu baitzuen sakramentu eta sakrifizio au, eta berze sakramentuak, pasio eta heriotze doloreskoa, guziengatik pasatu zuenagatik, aren irurgarren egunean illetarik resuzitatzeagatik, eta Espiritu Sandua apostoluetara etorzeagatik. Alaber, ofrezitzen drauzut andre