Orrialde:Belapeire Catechima.djvu/91

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1 90>


G. Bekhatü handi deia, zin gezürrian egitia?

I. Bai hori da, Jinkoaren, gezürti egin nahia, hartakoz eztaite parka penitenzia handireki baizik, Elizako jaue gehienez ere.

G. Jinkoaren arnegatzia, hari lotzia bürütik, odoletik, pasionetik edo bestela, bekhatü handiak direia?

I. Bai hala ari dira Deebriak Ifernian.

G. Nor besterik doatza manü honen kontre?

I. Jinkoari edo jenter zinez hitz emanak edükiten eztütienak, baita boto saintiak hausten dütienak.

G. Zin, arnegü, borhau gaiztoen üzteko, zer egin behar da?

I. 1. Goiz oroz gogo har, ezkirela gehiago hetara eroriren, 2. zonbait penitenzia igaranez gihauri eman, 3. egar gure erranak hitz hoiez, hori hala düzü edo hori eztüzü hala, 5. kofesa ardüra, 6. ihes egin jokier eta teherner.