<1 81>
haur ükheiteko, eta haien Jinkoaren zerbütxian hazteko, eman nahi baderie.
G. Zerk egiten dü ezkonzia sakramentü?
I. Ezkonzen diren biez hitzez, edo zonbait beste ageri den zeñharez jaun erretoraren, edo haren lekhükoaren, eta laur jakileren aitzinian, algar senhar eta emazte hartzen diela erraitiak.
G. Zer zor derio senharrak emaztiari?
I. Maitetarzün, fidelitate, eta ürgaztia.
G. Zer zor derio emaztiak bere senharrari?
I. Maitetarzün berhala, fidelitate, ohore, eta haren manü pian bizitzia.
G. Zergatik da sakramentü ezkonzia?
I. Jesüs-Kristen, eta Elizaren batarzünaren zeñharia delakoz.
G. Nola adelatü behar da ezkonziala?
I. Bere askazi, adiskide, eta gehiener hartzaz ezagütze emanik, hirur kridak eraginik, hetarik Elizako jabek solthatzen ezpadie: onsa ere kofesa, eta Korpitz Saintia errezebitürik.