Orrialde:Belapeire Catechima.djvu/69

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1 68>

ahalik sarriena egin penitenzia kofesoraz emana oro.

G. Zer da satisfazionia?

I. Jinkoari eta gure lagüner zor deritzegünen pakatzia, gure kofesoraren maniaren arau.

G. Penitenzia egin ezpaliz, hon lizatia kofesionia?

I. Bai: bere nahiz eizten dianak, haren egin gabez bekhatü laidi.

G. Nola hasi behar da kofesatzen?

I. Apezaren aitzinian belhariko zeñhatürik erran, idazü Aita zure benedikzione saintia, bekhatore bainiz; gero erran. Kofesatzen niz Jinko potere oro dianari, Maria bethi Birjina dohatsiari, Jondane Gneli Arkanjeliari, Jondane Johane Baptistari, Jondane Petiri eta Paule apostolü saintier, beste saintü orori, eta zuri aita espirituala, zeren sobera bekhatü egin baitüt pensamentüz, hitzez eta obraz; ene faltaz, ene faltaz, ene falta handiz. Hartakoz othoitzen düt Maria bethi birjina dohatsia, Jondane Gneli Arkanjelia,