Orri hau berrikusi gabe dago
<1 54>
16. igantian.
G. Zonbat dira bekhatü mortal gehienak?
I. Zazpi: 1. ürgillia, 2. abarizia, 3. aragizko bekhatia, 4. bekhaizteria, 5. gormandiza, 6. khexüeria, 7. herabia.
G. Zer da bekhatü beniala?
I. Jinkoaren grazia edekiten ezteriküna, bena bai hozten haren maitetarzüna.
G. Bekhatü mortaletan hilzen direnak, zer gerthatzen dira?
I. Ifernialat doatza, bethikoz han Deebrieki erratzera.
G. Bekhatü benialetan hilzen direnak, mortalen ere ogenak parkatürik, haiek orok merexi zien penitenzia, mündü hontan aski onsa egin gabe, zer gerthatzen dira?
I. Pürgatorioala doatza.
G. Zer da Pürgatorioa?
I. Lür pian süz bethe den lekhü bat,