Orri hau berrikusi gabe dago
<1 49>
G. Zer da karitatia?
I. Berthüte bat, zoinzaz Jinkoa maithatzen baitügü gaiza ororen gañetik, beraren amorekatik; eta gure kristi lagüna gihaur bezala Jinkoagatik.
G. Nola oraiberian erakuts ziniro Paradüsiaz düzün sinhestia?
I. Ene Jinkoa, zinez sinhesten dizüt badela Paradüsü bat jente perestien, zihaurk erran düzülakoz.
G. Nola erakuts ziniro zure bekhatien parkamentia ügürükiten düzüla?
I. Ene Jinkoa! Esperantxa dizüt parkatüren deriztadazüla ene bekhatiak; oro hon; ahalsü, eta hitz emanen edükile zirelakoz.
G. Nola erakuts ziniro Jinkoa maite düzüla?
I. Ene Jinkoa! Bihotz osoz orotako maitena zütüt, hontarzünak oro zütan direlakoz.
G. Zoin dira berthüte kardinalak?
I. Prüdenzia, jüstizia, tenperanzia, eta indarra.