Orrialde:Belapeire Catechima.djvu/39

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1 38>

zointarik berhez ezpaita salbamentürik.

G. Zergatik deitzen düzü Sainta?

I. Zeren Jesüs-Krist haren Bürü gehiena ezinago saintü baita, hala nola haren fedia, zeremoniak eta sakramentiak.

G. Zergatik deitzen düzü Katolika?

I. Mündü orotara helzen delakoz.

G. Zergatik deitzen düzü Apostolika?

I. Zeren Jesüs-Kristen ondoan, apostoliek bere peredikiez hedatü baitie laur mündüko eretzetara.

G. Zergatik deitzen düzü Errümekoa?

I. Jesüs-Kristen Bikari Jenerala Errümeko hirian handizki dagoelakoz.

G. Zonbat dira Elizako hontarzünak?

I. Laur: lehena saintien partaletarzüna, 2. bekhatien parkamentia, 3. aragiaren pitzia, 4. bethi irañen dian bizitzia.

G. Zer da saintien partaletarzüna?

I. Karitate osoan bizitzia, eta arima honek algarri bere obra honez parte egitia.

G. Zer erran nahi dü bekhatien parkamentiak?