Orri hau berrikusi gabe dago
<II 129>
hori hil ohoretan?
I. Hanbat Khanderaren pitziaz.
G. Hoiek orok zer erran nahi die?
I. Biziaren, eta alageranziaren zeñhariak dira.
G. Beraz alageranzia zerbait nahasten da hil ohoretan, eta zerbütxü saintietan?
I. Bai arrapitziaren ügürükitiaz.
G. Othoitzek ürgazten dütieia hilak?
I. Bai, eta gehienki althareko sakrifizioak.
G. Zergatik?
I. Zeren han Jesüs-Krist ohereskatzen baita, Jinkoareki gure bakiaren egilia.
Zazpigarren kapitülia.
Urtheko laur tenporez, eta Bijiliez.
G. Urtheko laur tenporen barurak zergatik manatü dira?
I. Jinkoari ohereskatzeko urtheko saso ororen.