Orrialde:Belapeire Catechima.djvu/287

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<II 110>

bere Eliza Saintan.

G. Züzeneki hori sinhesteko deia?

I. Birjina sainta ohoratzen dütien gaizak oro ihiki sinhetsi behar dira, fediari ogen egiten ezpaderie.

G. Bena zer da segürik?

I. Egiaz Birjina sainta haurzarotik berheziki Jinkoari ohereskatü izan zaiola, eta bethi hazi haren hegal petan.

G. Zertan üdüri zen haur Eliza?

I. Zeren haur baitzen Eliza bizi bat, non Jinkoaren semiak egon behar baitzian.

G. Zer ikhasteko dügü besta hontarik?

I. Haurzarotik gure bürien bethi Jinkoari eskenzia bere Eliza saintan.

G. Nola merexitüren dügü ohore hori?

I. Othoitziaz, xahütarzünaz, eta zühürtziaz.