Orri hau berrikusi gabe dago
<II 96>
Heren kapitülia.
Andre dana Mariaren Anonziazioniaren. Martxoaren 25.
Aitzineko igantian erran behar da, baita bestan ere.
G. Zoin besta dügü daigün egünian?
I. Gabriel Aingürü dohatsiak Maria Birjina saintari berria eman zerionarena, haur Jinkoaren Ama zatiala.
G. Zergatik haur dülüratü zen aingüriaren berri honen enzütian?
I. Zeren honek ezagützen baitzian, etziala merexi hain ohore handi bat.
G. Zergatik orano?
I. Birjina egiazko bat bethi erreus da, zerbait gaiza goraren ikhustian eta enzütian.