<II 85>
I. Althareko Sakramentü Saintiarena.
G. Zergatik Elizak prozesione hain ohoratü bat manatü dü egün hortan?
I. Bi arrazu gehien egatik.
G. Zoin da lehena?
I. Jesüs gure Jaunari eskerren emaiteko, zeren apairü Jinkoaz egin bat, eta hain sakrifizio saintü bat bethiko eman baiterikü.
G. Zoin da bigarrena?
I. Ohoratzeko Jesüs-Kristek bere Elizari eman derion indar handiaren, Sakramentü Saintü honen etsaien goitzeko.
G. Egün hortako prozesionian nola ediren behar da?
I. Espiritü bildü bateki, begiak behera so, tortxo bat eskian, Jesüs-Kristi egün hortan emaiten zaion ohoriaren zeñharetan, eta hain honki handi egin derikünaren orhitzarretan.
G. Hain honki handi baten Jesüs gure Jaunari ezagütziaren emaiteko, aski deia egün hortako prozesioniala,