Orri hau berrikusi gabe dago
<II 81>
5. artikülia.
Fediaren erakuste bat Espiritü Saintiaren eretzian, eta Elizan bethi bizi beharra.
G. Espiritü Saintiaz eta Elizaz gañe hontan erran dütüzünak sinhesten dütüzia zinez?
I. Bai, bihotz osoz sinhesten düt Espiritü Saintian; Eliza sainta Katolika; eta saintien parteliant izatia.
G. Espiritü Saintia Jinko deia?
I. Bai, Aitareki eta semiareki, Espiritü Saintia ber Jinko bat da.
G. Nork igorri dü egün?
I. Aitak, eta semiak.
G. Zergatik diozü, Aitak eta semiak haur igorri diela?
I. Zeren bietarik jiten baita.
G. Zergatik Espiritü Saintiaren landan, ezarten düzü Eliza?
I. Erakusteko, Elizaren ahala, saintütarzüna,