<II 74>
G. Haur zertan üdüri da kristien Pentekostia?
I. Zeren lege berria egün hontan orori jakin erazi da, Jinkoak ager erazi dian sü berri baten erdian.
G. Guri agertzen zaikün sü berriaren artian, zer da besterik Sinaiko süian etzenik?
I. Batak emaiten zian lotseria; eta bestiak ematzen gütü, Jinkoa ere maitha eraziten.
G. Jüdioak zer ari ziren Pentekostez?
I. Bere üztako Primiziatarik egiten zütien ogiak Jinkoari ohereskatzen zeritzen.
G. Zer deitzen dütüzie Primiziak?
I. Lehen frütiak.
G. Eta horrek zer üdüri dü gure Pentekostereki?
I. Zeren Pentekostez, Espiritü Saintiaren jaistiaz, eta Jondane Petiriren predikatziaz gure Eliza sortzen berri zenaren Primiziak Jinkoari ohereskatü baitzaitzon.
G. Nola hori?
I. Hirur mila jenteren kristitziaz,