<II 64>
I. O Jinkoa enzün gitzatzü, othoiez gautzü, Te rogamus audi nos.
G. Zer dioie, azkenzian hiruretan Agnus Dei erraiten dütügünek?
I. Hoiez othoitzen dügü Jesüs-Krist Jinkoaren axuri mündiaren bekhatien xahazalia, behar dütügünak eman ditzagün, eta ogenak parka.
G. Othoitz haur nola ürhenzen da?
I. Hatsarrian bezala, Jinkoari miserikordia galdegitez.
G. Horik direia oro?
I. Ez: apezak popülü güziaren izenian hitza hartzen dü, eta erraiten Pater noster: gure Aita &c.
G. Zer dio gero?
I. Jinkoaren othoitzeko ürgatz gitzan, erranik psalmü bat: apezak berriz elizako behar ororen gomendiak egiten deritzo: eta popüliak ihardesten derio.
G. Eta azkenekoz?
I. Apezak Jesüs-Kristen izenian, Jinkoari bere popülü güziaren galthoak eskenzen deritzo hanitz othoitzez, zoin ürhenzen baitütü,