<II 60>
I. Prozesione, eta othoitz handiak egiten dira, zoin deitzen baitira letheriñak.
G. Zer erran nahi dü letheriña hitz honek?
I. Dio othoitziak, eta gomendiak.
G. Beraz letheriña hoiek zer dira?
I. Orok Jinkoari egiten deritzen othoitziak popüliari begiratzeko haren khexüeritik, eta honi galthatzeko, benedika ditzan lürreko frütü aitzinatzen hasi direnak.
G. Zergatik bi gaiza horik algarganatzen dütüzü?
I. Zeren gosia, agorreria, eta hilzia Jentetan eta aberetan algarri ardüra jarraikiten direnak, baitira Jinkoaren azotiak.
G. Amatikatü behar dügia Jinkoaren khexüeria?
I. Bai, skandaloak emendatzen direnaz geroz: Nork bere eretzian gaizki sobera egiten; eta Jinkoaren maniak ostiko petan erabilten.
G. Prozesionek nola ematzen die Jinkoaren khexüeria?