Orri hau berrikusi gabe dago
<II 57>
I. Dio Igaraitia.
G. Zer zeñharatzen derikü Igaraite horrek?
I. Hala nola Jesüs-Krist heriotik biziala igaran baita, berhala bekhatütik graziala igaren behar dügüla.
G. Diozünian, Jesüs-Krist arrapiztürik eztela hilzen gehiago, zer hortik idoki nahi düzü?
I. Eztügüla haboro bekhatürik egin behar.
G. Nola beraz ihork ezagütüren dü, Bazko besta hontan egiazki arrapiztü denez Jesüs-Kristeki?
I. Hastio eta üzten badütü ez solamens bekhatiak oro, bena bai orano hetara erortokiak, eta lagün gaistoak.
G. Nola orano?
I. Zelüko gaizer jarraikiten bada, eta ezdeusen edükiten aldepekoak oro, handikeriak, sobera agertü nahiak, plazerak; azkenekoz Jinkoaren gaizetan gozo hartzen badü.
G. Jinkoaren gaizetan gozo hartzia zer da?