Orri hau berrikusi gabe dago
<II 44>
13. igantian. Hamekagarren kapitülia.
Pasioniaren igantian, erramü bestako
G. Zer besta dügü elizan daigün igantian?
I. Erramü.
G. Zergatik daigün igantia deitzen die erramü?
I. Egün hortan egiten den prozesioniagatik zointan batbederak erramü adaiska bat eskian baitadüka.
G. Prozesione hori zergatik egiten da?
I. Orhitzeko Jesüs Jaunaren Jerüsalemera ohorez sartziaz, bere herio Pasioniaren sei aitzineko egünian.
G. Gure Salbazaliaren hilzerakoan ohoratze honek zer zeñharatzen dü?