Orri hau berrikusi gabe dago
<II 37>
G. Beraz Jesüs-Kristen etxekoen saintütarzüna zertan zagoan?
I. Legiak manü egin zerien ordietan elizala zabilzan; Jinkoa orotan zerbütxatzen; bere laner jarraikiten, eta ezaba bizi ziren.
G. Horietarik orotarik zer ikhasten dügü?
I. Egiazko saintütarzüna eztela, herots handitako gaizen egitia, bena bai norbere eretzian berthütez beheratzia, eta bageziaren emeki egartia.
G. Bena zergatik ebanjelistek hain güti erraiten derikie Jesüs-Kristez, eta haren etxeko saintiez?
I. Guri erakasteko, aski dioie: eta hain sarri ikhasten derikie, eztügüla behar jarraiki gaiza soberari.
G. Zer jakin behar dügü?
I. Dakitzagünetarik gozo hartzia, eta gañelan eztakitzagünetan ixil egoitia.