<II 34>
itzuri zaien aitzinetik, zoin gero Elizan ediren baitzien.
G. Zer ari zen han?
I. Jarririk zagoan Jakinsien erdian, her beha eta galthoz: haren zühürtziak eta ihardeste ederrek enzüle güziak izitzen zütiela.
G. Hitz hoiek zertzaz orhit eraziten zütie?
I. Jesüs-Krist han ari zen bezala, haurrek ere gure Elizetan katexima onsa erran behar diela, Jakinsier beha, batak bestiari galtha, eta ihardets.
G. Zergatik beraz Jesüs Jakinsien erdian jarririk zagoan?
I. Zeren egiaz hen bürzagia baitzen, zonbat ere ezpaitzian orano bere ahal güzia erakusten.
G. Zergatik Jesüsek hamabi urthetan ager erazi nahi ükhen zian bere zühürtzia?
I. Erakusteko, ordian drano ezaba eta gordez bizi nahi izan zela; hala nahi izan zelakoz.
G. Zonbat egon zen ezaba?