Orri hau berrikusi gabe dago
<II 24>
G. Zer deitzen düzü Aparizio?
I. Jesüs-Krist gure Jaunaren ager erazitia.
G. Zergatik besta horri izen hain eder bat eman derie?
I. Zeren Elizak hortan hirur misterio handi ohoratzen baitütü, zoñek Jesüsen goratarzüna erakuts erazi baitie.
G. Zoin dira horik?
I. Hirur Errege zühürren adorazionia: Jesüs-Kristen batheiatü izatia Jondane Johane Batistaz: eta haren lehen mirakülia, huretik mahatsano egin zianian Kanaako ezteietan, Galileako herrian.
G. Zer ziren hirur Maje deithü hurak?
I. Hirur jaun handi izarren onsa ezagützale ekhia jaikiten den herrian zaudianak, zoin errege deithü baitira.
G. Hurak etziren beraz Jinkoaren popülükoetarik?
I. Ez: pagano ziren.
G. Zergatik Jinkoak bere semiaren