Orri hau berrikusi gabe dago
<II 22>
I. Bekhatü orijinalaz.
G. Zergatik Jesüs-Kristek saintü zelarik, zirkonzisionia hartü nahi ükhen dü?
I. Erakusteko gure bekhatien gaztigiaren egartera, eta hen xahatzera, jin zela.
G. Zergatik Jesüs-Krist hasi da haurzaroan bere odolaren isurtzen?
I. Erakusteko, bere odolaz gure ükhüztera jin zaiküla.
G. Egün hartan zer egin zien orano?
I. Jesüs izena Jinkoaren semiari eman zerien.
G. Jesüs izen honek zer dio?
I. Salbazalia erran nahi dü, eta Jinkoaren semiari eman zaio, zeren gure bekhatietarik idokiten baikütü.
G. Jesüs izenak zer ohore merexi dü?
I. Etzaio aski ohore emaiten ahal, izen handi honen enzüliak oro Paradüsian, lürrian, eta Ifernian belharikatzen direnaz geros. Philip. ij. v. 10.