<II 17>
G. Haren Ama nor izan da?
I. Maria bethi Birjina.
G. Zer dio honen bethi Birjina izatiak?
I. Birjina zela erdi beno lehen; birjina erdzian; birjina erdi ondoan.
G. Zergatik egüberriren bezpera gaia, bestiak oro beno ohoratiago baratü da?
I. Jesüs-Kristen gaiaz sorthü izan nahiaren orhitzarretan.
G. Zergatik sorthü da gaiaz?
I. Erakusteko haren jin aitzinian mündia ülhünpian zela.
G. Besta honek zer dü berhezirik beste ororen artian?
I. Zeren hontan hirur meza erraiten baitira; bata gaiherditan; bestia argitzian; herena beste ordietako orenian.
G. Zeri gogoa eman behar da gaiherdiko mezan?
I. Orhitü behar da Jesüs-Krist barrüki batetan sorthü dela, eta ezari aberen jantegi batetan.
G. Noiz itxura hontan güziz sogin beharra deriogü?