Orrialde:Belapeire Catechima.djvu/189

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<II 12>

ere haren maniak, bestak, barurak, eta beste Jinkoaren zerbütxükoak erakasten baitira.

G. Parropia mezak badia orano zerbait Jinkoari laketago zaionik?

I. Bai.

G. Eta Zergatik; ezteia ber Jesüs-Krist Jauna bardin meza orotan Jinkoari ohereskatzen?

I. Haur egia da: bena parropia meza gehiago da, hontara kristi güzien batziaz.

G. Zer dü honek hoberik?

I. Jinkoari algarreki othoitzen eskenzia, arthelin gañen ezari denaren ahoaz.

G. Parropia Elizek zer beste hontarzün die?

I. Hoiek dira ikhastiaren eta sakramentien üthürriak, non edireiten baitira kateximaren eznia, batheiatzia, krisma eta olio saintiak, eta urthekal Bazkoa egiten.

G. Zer da haboro parropia elizetan?

I. Kristien ehorztia ber ilherrian.

G. Horiek orok zer egiten die kristien batarzünian?