<II 8>
güziz bere zerbütxüko ezari baitü.
G. Zergatik diozü Jinkoak egün haur berheziki haitatü diala?
I. Zeren mündiaren hatsarretik, Jinkoak asteko egünak berhezi nahirik, hontako zazpi egünetarik bat haitatü baitü, berheziki santifikatü izateko.
G. Nozpait zoin egün haitatü zian?
I. Zazpigarrena, zoin hartakoz deitzen baitzien Sabatoa, edo pausüzkoa.
G. Zergatik Jinkoak manatü zian egün hura?
I. Orhit eraziteko, mündia sei egünetan egin ziala, eta zazpigarrenian gelditü zela bere lan orotarik.
G. Zer erran nahi dü pausü horrek?
I. Mündia osoki behar bezalako zela, eta etzela berririk deus egiteko.
G. Eta zer orano?
I. Jinkoak adelatzen deriküla, mündia ürhentü datianeko, bethiko pausia. Haeb. 4. v. 3.
G. Noren manüz egün haur igantiala ezari da?