Orri hau berrikusi gabe dago
<1 131>
13. igantian. Hogei eta hamabostgarren kapitülia.
Angelüs deitzen den debozioniaz. Eta jan aitzinian eta ondoan
Erraiteko diren othoitzez.
G. Zergatik egün oroz goizan, egüerditan, eta arratsen hirurna zeñükhaldi emaiten dira elizan?
I. Kristi ororen iratzartzeko, Anjelüs othoitziaren erraitera.
G. Zergatik hirur ordü hoietan erraiten da?
I. Jesüs-Kristen, eta Andre Dana Mariaren sortziaz, bizitziaz, eta hilziaz gure orhit eraziteko.
G. Zergatik aldikal hirur zeñükhaldi emaiten dira?
I. 1. Guri adora eraziteko Trinitate Saintiaren, zoin Inkarnazioniaren misterioan