Orri hau berrikusi gabe dago
<1 122>
G. Zergatik erraiten dütüzü konderak?
I. Erazagützeko Ama Birjinari harentiar nizala, eta hartzaz Jinkoaganik behar dütüdan grazien ardiesteko.
G. Zer uste düzü dela Ama Birjina?
I. Kreatüra dohatsü bat; merexi hanitz diana, graziaz eta berthütez bethia, eta Jesüs-Kristen ama.
G. Zeri gogoatü behar düzü erraitian Abe?
I. Andere honari jin zaion meziari, Gabriel Aingüriak berria ekharri zerionian, Jinko semiaren ama izanen zela, zoin berriak egin baitü gure salbamentiaren hatsarria.
G. Zeri gogoatü behar da, erraitian Santa Maria?
I. Hilziari, eta güziz ordian behar dükegün Jinkoaren graziari, zoin Ama Birjinak bere othoitzez ardiets baitirogü.
G. Hon deia hanbat Abe Maria, erraitia?
I. Bai haien erraitian, gogoa ezarten