Orri hau berrikusi gabe dago
<1 109>
I. Bai Elizako maniaren begiratzeko; orotrat ere ihor erori baliz bekhatü mortaliala, laster kofesatü behar lüke, Korpitz Saintiaren onsa hartzeko: berhala eri denian, edo beste hil beldürretan: besta handiez orano hon da kofesatzia, bere konzenziaren xahü edükiteko.
G. Errazü Elizako hirurgarren mania?
I. Ore Kreazalia errezebi ezak berantena Bazkoz ümilki.
G. Nork hausten dü manü haur?
I. Bazkokari nork bere parropian, edo jaun erretoraren nahiareki bestetan Korpitz Saintia ahal diroalarik errezebitzen eztianak, eta hori eskümüküren penan.
4. igantian
G. Errazü Elizako laurgarren mania?
I. Elizak manatü bestak begira itzak leialki.