Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/99

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<99>

dela (S. Thom. 2.2, lib. 2, qu. 88, ar. 6). Zeren hartaraz gero maliziazkoa baita. Eta nola flakotasunez egiten den bekhatua, erraiten baita Aitaren kontra dela; eta jakin gabez eta inoranziaz egiten dena Semearen kontra dela: hala maliziaz egiten dena ere, erraiten da Spiritu Sainduaren kontra dela. Zein baita hain perilosa, non galdegiten baitu San Tomasek: An sit remissibile? Ea barkhakizun denz; barkha ahal ditekeienz (Vide Sanct. Thom. 2.2 qu., 4 art. et sequentibus, et q. 14, art. 3). Eta ihardesten du, lehenbizikorik, behintzat merezitzeaz denaz bezanbatean, eztuela barkhamendurik merezi, zeren maliziazkoa baita. Bigarrena, ihardesten du, maliziazkoa denaz geroz, eztela bere egitez barkhatzekoetarik. Zeren nola baitira eritasun batzuk, hain handiak, gorputz guztia flakatua, benzutua eta ezindua ibenzen dutenak, eta eriari hain jauntzen zaitzanak, non bere izanez eta egitez ezpaitute erremediorik, ezpaitira sendakizun; hala ostinatuaren, gogortuaren, itsutuaren eta ezansiatuaren bekhatua eta eritasuna ere hain da handia, non berenez ezpaita sendakizun, eta ez barkhakizun. Zeren sendatzeko eta barkhatzeko behar diren erremedioak, berak bere faltaz eta bere maliziaz, bere plazerera eta jakiara, utzten baititu probetxatu gabe iragaitera eta galtzera. Eta halatan, halako bekhatuagatik, zein baita Spiritu Sainduaren kontrakoa, erraiten du San Mateok: