<74>
ipse; verum hoc illo certius et utilius (Chrysost. Hom. 22, tom. 4). Erraiten duzu eta erranen duzu: Jainkoak anhitzi emaiten deraue pribilegio haur, gaztean gaixto izanagatik, igurikitzen baiteraue, zahar ditezkeien arteino, eta orduan behar den bidean, penitenzia eginik, salbatzen baitira. Zer bada, zuri halako pribilegiorik edo garaziarik emanen othe deratzu? Erranen duzu: “Benturaz bai”. Zergatik diozu “benturaz bai”? Zeren batzutan gerthatzen baita. Egizu gogoeta, zeure arimaz dihoatzula, eta pensa ezazu, kontrara ere gertha ditekeiela. Eta errazu: “Zer izanen da igurikitzen ezpaderaut?”. Erranen duzu oraino: “Eta zer izanen da igurikitzen baderaut?”. Iguriki ahal diazaizu. Ordea, hobeago eta segurago da igurikiko ezpaileratzu bezala bizitzea eta gobernatzea. Hunen arauaz erraiten du san Augustinek ere: Si, enim, fortasse Deus non perdet nec malos, sine dubio non perdet bonos. Cur, ergo, non eligimus ubi dubitatio nulla est? (August. in Psal. 77). Baldin Jainkoak benturaz galduko ezpaditu gaixtoak, segur da eta duda gabe da, eztituela galduko onak. Zergatik, bada, eztugu batere dudarik eztuena hautatuko? Zergatik ezkara benturak utzirik segurean jokatuko? Nola erraiten baitugu benturaz igurikiko derakula Jainkoak, derragun (gertha ditekeien gauza baita) benturaz ezterakula igurikiko; eta goberna gaitezin, igurikiko ezpaileraku