Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/72

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<72>

§ 1


48    Lehenbiziko gezurra, lehenbiziko emazteak erran zuen. Galdegin zeraukanean deabruak Ebari, ea zergatik etzuen jaten parabisuaren erdian zegoen zuhaitz eder haren fruitu eder hartarik, ihardetsi zuen: Ne forte moriamur (Genes. 3). “Eztut jaten, zeren erran baiteraut Jainkoak, baldin jaten badut, benturaz hilen naizela”. Eta, alabaina, Jainkoak etzioen halakorik erran; etzioen benturarik aiphatu. Garbiki eta segurki erran zioen, jaten zuen egun berean hilen zela; erran nahi du, mortal eginen zela, hilkizun izanen zela. In quocumque, enim, die comederis ex eo, morte morieris (Genes. 2) . Benturaz hura Ebak berak berretu eta iratxeki zeraukan, eta berretura eta iratxetura hartzaz, bere burua eta guztiok ere galdu ginituen.

Emazte ezkondu batek, bere senharraz bertzerekin, eta ezkondu gabeak ere behar eztenarekin, bekhatu egitera deliberatzen dutenean, ezkondua orhoitzen da bere senharraz, eta bai ezkondu gabea ere izorratzeaz, eta ethor ahal dakidikaion desohoreaz eta kalteaz. Ordea, hargatik, benturatzen dira bata eta bertzea ere, erraiten dutela: “Benturaz senharrak eztu jakinen”, “Benturaz ez naiz izorratuko”. Ohoinari ere, ebastera dohanean gogoratzen zaika, eskuak