Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/45

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<45>

guztiak egunetik biharrera, presentetik ethorkizunera eta gerotik gerora luzatzen dituena. Eta ama hunen alaba haur, nagitasunetik eta alferkeriatik sortzen den “gero” haur da gure galgarria, gure izurria, eta egundainotik gure etsai deabruak gure enganatzeko ediren ahal duen biderik eta arterik hoberena, finena eta segurena.

Beraz, guk ere “gero” huni eduki behar diogu begia. Hunen geureganik khentzera, urruntzera eta etxetik atheratzera, behar dugu geure indar guztiaz eta antzeaz enseiatu, permatu, deliberatu, eta egun egin behar dugun gauzarik, eta ahal daidikegunik, ez biharko luzatu.


Nola nahikunde hutsetan eta desirkunde xoiletan iragaiten zaikun denbora


Kap. III


29 Erraiten du Salomonek, edo Salomonen ahotik Spiritu Sainduak: Sicut ostium vertitur in cardine suo, sic piger in lectulo suo (Prover. 26). Athea bere erroetan bezala, itzultzen da nagia ere bere ohean edo kamastran. Athea bere erroetan eta uhaletan ongi jarria eta pausatua dagoenean,