Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/418

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<418>

Gaixtoeneko pontuan, desonheski behatuagatik eta mintzatuagatik ere, aitzinago iragaiten ezpada, ezta obrarik bedere; baina ukituz gero, akhabatu da jokoa, egin da kolpea. Desonheski behatzea, eritzeko seinalea da, baina ukitzea hiltzekoa. Oraino solhastatzeaz, eta behatzeaz beraz ere, kilikatzen da, orhoitzen da. Zer izanen da, bada, ukitzera eta musu-besarketara dadinean? Urruititik ere berotzen du suak; zer eginen da, bada, hurbil dadinean? Gaizki doha iztupaz, suak utki dezanean. Bertze joko guztiak ametsetakoak bezala dira; utkitzea da iratzarririkakoa, fina eta segura. Gatzak, urez egina delarik, eztu ura baino etsai handiagorik: ez eta haragiak ere, haragiz delarik, haragia baino galgarriagorik. Batak eta bertzeak ere asko dute elkharren ukitzea. Beraz, aparta, ez hurbil, ez utki. Zeren nola ukitzeak pitzten baitu sua, hala ez ukitzeak, hastantzeak eta aldaraturik egoiteak begiratzen du kastitatea eta garbitasuna.

Finean, erremedio guztien gaineko behar lizatekeien erremedioa da, konsideratzea Jainkoak ikhusten gaituela, beha dagokula. Eta baldin den presunarik eztheusenaren behatzeak, ikhusteak eta aitzinean gerthatzeak gibelatzen bagaitu halako bekhaturen egitetik, nola izanen da arrazoin gibela