Orri hau berrikusi gabe dago
<356>
etsai gaixtoak gauza hauk guztiok inprentzuaz bezala bertze aldera itzultzeintu: onherizkoatik gaitzerizkoa, baketik gerla, irritik nigarra, eta dantzatik (Herodes baithan egin zuen bezala) heriotzea atheratzen du.
Hunelatan, athera dadin egiatan Salomonek dioena: Extrema gaudii luctus occupat. Atsegindasunaren fina eta ondorea atsekabea da, eta dolua: ezti-beraskatik absintioa, plazeretik desplazera sortzen da.
Amorio desordenatua, bereaz egin duenean, desamorio bihurtzen da. Haur da hazi hunetarik sortzen den bihia, amorio desordenatuak egiten duen laurgarren kaltea: bakezkoen gerlati, eta bihotzberen eta amoltsuen amoriogabe eta bihotz gogor egitea eta errendatzea.